Urriaren 18an, Euskaltzaindiak Euskera agerkari eraberritua aurkeztu zuen. Erakundearen egoitzan egindako agerraldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak eraberritze prozesu horren ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, etapa berri honen hiru zenbaki aurkeztu zituen. Euskera 2009, 54, 1, Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen duena; eta Euskera 2009, 54, 2-1 eta Euskera 2009, 54, 2-2. Izan ere, ikerketa-lanak jasotzen dituen bigarren zenbaki honek bi zati ditu, eta bi liburukitan argitaratu dira. Lehenengoaren gai nagusia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak da -Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak koordinatua- eta bigarrenak, Ana Toledok koordinatu duena, Gerra Zibila eta euskal literatura gaia jorratzen du.
Hona Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak gaiari buruz Itziar Idiazabalek emandako azalpena.