Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuta, Association of Language Testers in Europe (ALTE) elkarteak bi ikastaro eman ditu Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
ALTE elkarteak Europako hizkuntzen azterketak egiten dituzten hainbat erakunde biltzen ditu eta bere zeregina goi mailako irizpideak zaintzea da, hizkuntza azterketen munduan, arau bateratuak garatze aldera. Europako hainbat hizkuntza daude ordezkatuta elkartean, horien artean euskara dagoelarik. Hala bada, EGA azterketaren ardura duen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean, Jon-Simon Gartzia da euskararen ordezkaria ALTE elkartean.
Ikastaroek aste bi iraun dute. Lehenengo astean Lynda Taylor eta Cyril Weir izan dira irakasleak, eta bigarrenean Ivana Vidakovic eta Angeliki Salamoura.