Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak eta gaur, irailaren 24an, Atarrabian, hainbat ekitaldi egingo ditu.
Batetik, goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egingo da, Paz de Ziganda ikastolan. Bestetik, 12:30ean, ikastolan, Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua aurkeztuko da. Horren ostean, euskaltzainek ikastola bisitatuko dute. 13:30ean, Udaletxean, Pello Mirena Gurbindo alkateak euskaltzainak hartuko ditu. Eta azkenik, arratsaldeko 17:30ean, ikastolan ere, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, Paz de Ziganda ikastolarekin batera.
Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:
- Agurra: Iñaki Erroz, ikastolako zuzendariak
- Patxi Salaberriren hitzaldia: Iruñerriko euskararen ezaugarriak
- Patxi Zabaletaren hitzaldia: Jorge Cortes Izal, Euskariako berritzailea
- Ikastolako abesbatza: Nere herriko neskatxa maite
- J. Iñaki Etxezarreta, Ikastolen Elkarteko aholkularia: Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburuaz azalpena
- Ikastolako abesbatza: Eperrak
- Azken hitzak: Andres Urrutia euskaltzainburuak
|