Uztailaren 11n, Sü Azia elkarteak antolatuta, Junes Casenave idazle eta ohorezko euskaltzaina omendua izan zen Altzain (Zuberoa). Casenavek Altzaiko erretore kargua utziko du, eta Donapaleura erretiratuko da laster. Omenaldian meza, kantuak, dantzak eta olerkiak uztartu ziren, eta Casenavek bere bizitza guztian euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatu zuten.
Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Johane Erbin, Jean-Louis Aguer, Pierra Harguindeguy, Jean Bordachar, Jean-Louis Aranburu, Larraineko dantzari gazteek, Niko Etxart, Anixet Errecaret, Allande Socarros eta Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain osoek. Sü Azia elkarteko kideek adierazi bezala, "Aita Junesek merexi dü saldo handian bil gitean, haren üngürüan, parropianten eta eüskalgintzaren alde egin düan lan handiaz eskerrak emaiteko".
Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzainak Junes Casenaveren omenez esan zituen hitzak.
Jean-Louis Davant: "Aita Junesi" 87,58 Kb