Euskaltzaindiak Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua sarean jarri du. Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan ikus daiteke, Bildumak sailaren barruan, Iker bilduman.
Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua Akademiaren Literatura batzordeko buru izan zenaren omenezko lana da eta Iker bildumaren 23. zenbakia da. Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dute, hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura... Hauek dira liburuan parte hartu dutenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta, Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ere badago liburuan.