Ekainaren 10ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Txomin Peillenek eta Pablo Joxe Aristorenak eman zuten Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.
Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten. Hurrengo saioa gaur, ekainaren 15ean, izango da, iluntzeko 19:00etan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga" hizlari izango delarik.
Jardunaldiei amaiera emanez, bihar, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarraia egingo da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.