Gaur, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Koldo Zuazok idatzi duen liburu honek Burundako eta, azken batean, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten dizkigu. "Euskal Herri osoan ibili eta gero -esan du Koldo Zuazok- Burundako hizkera da ezagutu dudan bereziena. Jakina, haren kokagunea da horren arrazoia: Nafarroako bazter batean dago, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Hiru leku horietatik elikatu da Burundako euskara".
Koldo Zuazorekin batera, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak egin dute aurkezpena. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da. Bilduma hau 2006an sortu zuten bi erakundeok, sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Koldo Zuazoren hitzak 65,69 Kb
Andres Iñigoren hitzak 30,26 Kb
Xabier Azanzaren hitzak 48,04 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.