Maiatzaren 28an, ostiralean, Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Aramaion, Ibarra elizateko San Martin elizan, arratsaldeko 18:00etan.
Hona hemen egitaraua:
- Asier Agirre alkatearen ongi etorria
- Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
- Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldia: "Zirelako gara, garelako izango dira"
- Jose Luis Lizundiaren erantzuna: "Ganbarruetatik, Araba euskaldunera"
- Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea