Biziaren hiztegiaz Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren zazpigarren zenbakia da eta Txomin Peillen euskaltzain emerituak idatzia da. Hiztegi hau Bordelen, 1981ean, Txomin Peillenek irakurri zuen semantika tesiaren ondokoa da. Egilearen esanetan, lan hau hizkuntza ezagutzeko eta aberasteko bide bat da. Euskaldun zaharrek biziaren hiztegitik abiatuz, munduaz zeukaten irudi berezia berpizten saiatu da Peillen. Horretarako, lehenik hiztegi horren lekukotasun zaharrenak bildu ditu eta ondoren, besteak beste, euskarazko literaturan nola ikusi den jendea ikusi du, baita geroago nola biziaren hiztegiak geografiari, matematikari, psikologiari, zuzenbideari eta beste jakituriei hitz asko eman dizkien ere.
"Biziaren hiztegiaz" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak Txomin Peillenen Biziaren hiztegiaz liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.