Maiatzaren 7an eta 8an, Mendebalde Kultura Alkarteak bere XIV. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Bilbon mundua ikusi" izenburupean. Jardunaldien aurkezpena hauek egin zuten: Eneko Barrutia Alkarteko zuzendariak, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotziak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jardunaldiek hiru atal nagusi izan zituzten: "Bilbo eta modernitatea", "Bilbo eta euskara" eta "Euskalduntzeko ekimenak". Gainera, mahai-inguru bat egin zen, "Euskal komunikabideak Bilbon" gaiari buruz.
Jardunaldietan hauek izan ziren hizlari: Joseba Zulaika, Aitor eta Pedro Zuberogoitia, Iñaki Gaminde, Jose Joaquin Gallastegi, Jose Angel Irigarai, Manu Aurrekoetxea, Goizalde Landabaso, Asier Larrinaga eta Naroa Iturri. Bestalde, Juan Luis Goikoetxea, Jesus Mari Txurruka, Esti Izagirre eta Juantxu Rekalde izan ziren moderatzaileak.