Ezaguna denez, Resurreccion Maria Azkue musiko frakasatu bat izan zen: haren bigarren operaren erabateko porrota izan zen Filologian erabat murgiltzeko erabakia harrarazi ziona bestelako kezka maiteago batzuk (musika !) bertan behera utziz. Kontua aski garbi azaldu zigun bere garaian Jose Antonio Arana Martixak eta erabat baieztatu du ondoren Jurgi Kintanaren doktorego tesiak.
Baina bada beste kontu bat ere Euskaltzaindiaren Bibliotekari jaun argiak bazkalondoko elkarrizketetan atsegin handiz kontatzen duena, alegia, berak Jose Migel Barandiaranekin izandako harreman pertsonala. Azkue eta Barandiaran, beharbada euskal kultura modernoaren bi zutabe nagusiak. Jose Antoniok biak ezagutzeko aukera izan bazuen ere, badirudi haien bien arteko harremana txikia eta hotza izan zela. Eta neuk neuri buruari behin baino gehiagotan galdetu izan diot bien artean ez ote dagoen zubirik, orain arte ikusi izan duguna baino sendoagorik. Erantzuna ondoren iruzkinduko dudan liburuan aurkitu dut.
Pruden Gartzia: "Azkue eta Barandiaran batzen dituen liburua" 77,42 Kb