Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.
Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.
Hona hemen Ander Irizar Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak eman zuen hitzaldia: "Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak: zer-nolako harremana dugu terminologiarekin?"