Martxoaren 26an, Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzain berriari diploma eman zion Euskaltzaindiak. Diploma Donostian jaso zuen, Akademiak osoko batzarra egin zuela-eta, bertan euskaltzain osoak zirelarik.
Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete. Horietako gehienek otsailaren 26an jaso zuten diploma, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ekitaldian. Joxemari Iriondok, aldiz, ez zuen hara joaterik, eta joan den ostiralean jaso zuen.