Martxoaren 4an burutu zen Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien hirugarren saioa. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Hirugarren saio horretan, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolaritzari buruz aritu ziren, "Bat-batekoak" deitutako saioan.
"Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Bigarren saioa otsailaren 18an egin zen, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazurekin. Hurrengo eta azken saioa martxoaren 11n izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Niko Etxartek eta Xabier Kaltzakortak hartuko dute parte.