Euskaltzaindia Unión de Editoriales Universitarias Españolas-en (UNE-n) sartu da. UNE Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkartea da eta espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. 1987an sortu zen. Argitalpen guztien berri ematen duen Unelibros izeneko seihilabetekaria argitaratzen du elkarteak.
Euskaltzaindiarekin batera, honako erakundeak sartu dira UNE-n: Universidad Internacional de Andalucía, Universidad Francisco de Vitoria, Consello da Cultura Galega, eta Instituto Alicantino de Cultura Juan Gil-Albert.