Urtarrilaren 21ean, ostegunean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egingo da Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia Eroski Fundazioaren 40. urteurrenaren karietara antolatu da.
Mintegi honek helburu bikoitza du: batetik, corpusgintzak hizkuntzalarientzat duen garrantzia azpimarratzea, eta bestetik, euskarazko corpusak eta corpus eleaniztunak gaur egun zer egoeratan dauden azaltzea. Jardunaldian, Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat adituk hartuko dute parte.
Izen-ematea Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 19an amaituko da. Izena emateko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi edo 943363040 telefono zenbakira (Loinaz Errezola) deitu. |