Urriaren 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan izan ziren GARABIDE elkartearen bidez Euskal Herrira etorri diren Hego Amerikako eremu urriko hizkuntzen ordezkariak. Aurtengoa hirugarren urtea da Euskaltzaindiak hizkuntza horietako ordezkariak hartzen dituena.
Lau orduko saioa burutu zuten bisitariek Euskaltzaindian, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara, Xabier Kintana idazkariaren eta Pello Telleria idazkariordearen eskutik. Batetik, Euskaltzaindia erakutsi zitzaien eta, bestetik, Euskaltzaindiari buruzko azalpen zabala eskaini (historia, organigrama, lan akademikoa eta abar). Halere, gai nagusia euskara batuaren berri ematea izan zen, kontuan izanda hizkuntza horiek duten arazoetako bat batasunarena dela.
Estatu eta hizkuntza hauetako ordezkariak etorri ziren: Bolivia (aimara eta kitxua hiztunak), Ekuador (kitxua eta shuharrera hiztunak), Guatemala (kitxe, popti eta katxikel hiztunak) eta Txile (mapuzungun hiztunak).