Aurtengo Nafarroa Oinezek Euskaltzaindia omendu du, 90 urtez euskararen alde egindako lanagatik. Omenaldia atzo egin zen, Lakuntzako frontoian, Nafarroa Oinez festaren erdian, eta Akademiaren izenean Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Xabier Kintana idazkaria izan ziren.
Euskaltzaindiarekin batera, Baigorriko Basaizea Elkartea eta Sakanako Bierrik Fundazioa ere omendu ditu 2009ko Nafarroa Oinez antolatu duen Andra Mari ikastolak. Omenduek Jose Ramon Anda eskultorearen Ezustekoa lanaren erreplika bana jaso zuten.