Gaur, 2009ko irailaren 22an, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak.
Akordio horren arabera, hauek dira 2009. urteko eginkizun nagusiak:
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egiteko Nafarroako 4 (Erratzu, Etxalar, Leitza eta Urdiain) herritako grabazioak euskarritan paratu eta ematea.
- Koldo Zuazoren Sakanako euskara. Burundako hizkera argitalpenaren prestaketa
- Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari dagozkion lanei jarraipena ematea
- Terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldia
- Nafarroako zenbait foru legeren hustuketa
- Nafarroako Euskararen Mediateka: ikastunitate bat prestatzen hastea
- Nafarroako euskalkien egoerari buruzko azterketa egitea
- Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jardunaldi bat prestatzea