Liburuaren aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Aulestia idazleak egin dute. Aulestiak azaldu duenez, Espainiako Gerra Zibilaren eta 40 urteko diktaduraren ondorioz, fusilatuak, gartzelaratuak edota erbesteratuak izan ziren euskaldun batzuren memoria berreskuratu nahi izan du liburuan.
Bestalde, aurkezpen-ekitaldian hauek ere izan dira: Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak. Ricardo Badiola, Pruden Gartzia, Joxemari Iriondo, Sebas Gartzia Trujillo, Jabier Kaltzakorta eta Pello Telleria euskaltzain urgazleak.
Aurkezpenean, liburuaren izenburuan agertzen den estigmatizados hitza gogorra dela aitortu du Gorka Aulestiak, "baina hiru aldiz erbesteratua izan zen Martin Ugalde bezalako pertsona bati buruz hitz egiteko, uste dut hitz egokia dela".
Estigmatizados por la guerra liburuan aro historiko desberdinak jorratu ditu Aulestiak, hala nola II. Gerra Karlista, Primo de Riveraren diktadura eta Gerra Zibila eta Francoren diktadura. Orotara, 43 pertsonen -idazleak, gehienak- zertzelada biografikoak sartu ditu liburuan. "Denek -esan du- lan egin zuten euskararen alde".
Gorka Aulestiaren ondoan, Andres Urrutiak gogorarazi du Euskaltzaindia bere 90. urteurrena ospatzen ari dela "eta urteurrena etorkizunari buruz jarduteko da, ez gaude bakarrik iraganari begira".
Ekitaldian, Andres Urrutia eta Gorka Aulestiarekin batera, hauek izan dira: Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua, eta Pablo Gonzalez de Langarika eta Amalia Iglesias, Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma jaso duen Zurgai aldizkariko ordezkariak.
Gorka Aulestia: Estigmatizados por la guerra liburuaren aurkezpena 13,80 Kb
Liburuaren aurkibidea 35,21 Kb
Estigmatizados por la guerra liburua eskuratzeko sakatu hemen