Liburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu bezala, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako. Honetaz landa, izen ttipiek egungo deitura eta etxe-izen asko ongi ulertzeko aukera ematen digute. Egileak argitzen duenez, "izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfiantza giroan erabiltzen diren izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak".
Liburu honen aurkezpena "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroaren barnean egingo da. Ikastaro hori Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatu du.