Euskaltzaindiak plazaratu berri du Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren zenbaki berria: Euskera 2008, 1
Liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak agertzen dira: Sagrario Aleman eta Aurelia Arkotxa euskaltzain osoen sarrera-hitzaldiak, Euskaltzaindiaren Adierazpena (Frantses Akademiak 2008-6-12an egindako adierazpena dela-eta (euskaraz eta frantsesez), batzar-agiriak, arauak, aurkezpenak, edota Onomastika batzordearen irizpenak.
Euskararen historia atalean, Michel Morvanen "Le basque, langue eurasienne" izeneko artikuluan ere irakur daiteke.
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. Aurten etapa berri bat hasi du Euskerak, eta hemendik aurrera, Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratuko dira urtero. Horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa bilduko dituzte. Bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta liburu aipamenak jasoko ditu beren-beregi.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.