Apirilaren 30ean, Lizardi euskaltegiaren 25. urteurrena dela eta, Kirmen Uribe idazleak Xabier Lizardi idazleari buruzko saio berezia eman zuen, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan. Uribek, Lizardiren poemak irakurri zituen, bai eta haren bizitzaren parte batzuk kontatu ere. Saioaren izenburua "Maite dugu Lizardi" izan zen.