Hiru liburu, Euskera agerkariaren separata bat eta erakusketa bat. Hori guztia izan zen astelehenean, apirilaren 13an, Sarako Idazleen Biltzarrean Euskaltzaindiak egin zuen ekarpena. Emaitza, oro har, ona eta arrakastatsua izan zen: Biltzarraren XXVI. edizio honetan 150 idazletik gora bildu ziren, eta ehunka irakurle.
Euskaltzaindiak lan hauek aurkeztu zituen:
- Gratien Adema "Zaldubi"ren Artzain Beltxaren neurtitzak, Henri Duhauk paratua
- Txomin Peillenen Biziaren Hiztegiaz
- Jean-Louis Davanten Zuberoako Literaturaz. Antologia laburra
- Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia -Bazterrez- jasotzen duen Euskera agerkariaren separata
Aurkezpenean hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Henri Duhau, Txomin Peillen, Jean-Louis Davant eta Aurelia Arkotxa.