Gaur, otsailak 27, Euskaltzaindiak Donostian egin duen osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan da. Xarles Videgain proposatua izan da.
2007ko azaroaren 30ean, Bilbon egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Txomin Peillen. Horren ondorioz, 2008ko abenduaren 19an, Pasaian egindako osoko batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zen.
31. domina-hutsartea betetzeko, Xarles Videgain euskaltzain urgazlea proposatu dute Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek.
Martxoan egingo den osoko batzarrean egingo da bozketa.