Urtarrilaren 25ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2012. urtean hil ziren euskaltzainak omentzeko. Ekitaldian, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi"ren, Karmele Esnalen eta Josu Arenazaren omenezko hilberri txostenak irakurri ziren. Txostengileak hauek izan ziren: Jean-Louis Davant, Joxe Austin Arrieta -Txillardegiren omenez txosten bana idatzi zuten-, Miren Azkarate eta Xabier Kintana.
Hona ekarri ditugu Andres Urrutia euskaltzainburuak ekitaldian esan zituen hitzak.