Daniel Landart idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria, bertoko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak emanda. Sari-emate ekitaldia atzo, abenduaren 18an, egin zen, Baionako Herriko Etxean.
Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren xedea Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzea da.
Bestalde, Euskal Kultura saria Lontzi Amado Borthayrek eskuratu du, eta Bideo Dokumental saria Enara Goikoetxeak, Miren Juaristik, Iure Telleriak eta Monika Zumetak jaso dute.
Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria beren jarduera edo ibilbidearengatik Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren alde lan egin duten pertsonei ematen zaie.