Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza familia bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

familia
1 iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena. Ik. sendi. Gabriel Etxebeste eta bere familia ongileari. Familia da gizartearen oinarria. Etxea eta familia. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Familiarik gabeko haurra. Familia-bizitza. Lau kide edo gehiagoko familia-unitatea. Bere ustez, familia-egitura sendo batean bizi behar du umeak.
2 iz. Seme-alabak. Job santua bere emazte eta familia handiarekin. Familia eder baten aita zen. Familia ederra hazi du, baina mutil gazte bat dirudi.
3 iz. Leinua. Abrahamen familiakoa. Familiaren armarria. Erroman sortu zen, aitoren semeen familia aberats batetik.
4 iz. Nolabaiteko loturak elkartzen dituen pertsonen edo gauzen multzoa. San Benediktoren familia asko hedatu da geroztik. Euskaltzaleek familia handi bat osatu behar genukeela. Haize instrumentuen familiako tresnak.
5 iz. biol. Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila. Arrosaren familiako landarea. Katu mota guztiak Felidae familiakoak dira.
6 iz. Hizkuntzez mintzatuz, etorki bera dutenen multzoa. Indoeuropar familiako hizkuntzak.

Aztergaia: familia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "famili: familiar"; "famili egoera: situación familiar"; "famili errenta: renta familiar"; "famili hizkuntza: lengua familiar"; "famili laguntza: ayuda familiar"; "famili liburu: libro de familia"; "famili orientabide: orientación familiar"; "famili osagarri: complemento familiar"; famili unitate: unidad familiar" / BarnErrot: "Famili Arazoetako Bulegoa: aurreneurriak, babesa eta birfamiliaratzea: Negociado de Prevención, Protección y Reinserción Familiares"; "Famili eta Elkarte Ustiapenen Bulegoa: Negociado de Explotaciones Familiares y Agrupaciones" / PFGZ: "Famili kenkari: Deducción familiar"; "Famili liburu: Libro de familia; Libro familiar"; "Famili unitate: Unidad familiar".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: familiako .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Esangura argitu. Euskal Herriko leku askotan 'umeak, seme-alabak' esan nahi du. Urliak familia izan du" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gehitzeko: familia izan, hau da, ‘umeak, seme-alabak izan’. Familia izan du; ez dute familiarik; ba al duzu familiarik? Bizkai aldean behintzat mundu guztiak darabiltzan formulak dira. OEH-an ageri denez, gainera, iparraldean bada familiatu, hots, haurrak izan: ezkondua da baina ez da familiatu.Hau ere sartzekoa litzateke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Onartu egin da aditz-esapideari dagokion oharra, eta azpisarrera gisa jasoko da, lantaldeak proposatu duen bestearen ondoan (baina azalpenak eta adibideak H1.1 lantaldearen esku utziz): «familia izan du ad.» Gainera, lantaldeak proposatua duen familiatu aditza ere jasoko da: «familiatu, familia(tu), familiatzen. da ad. Ipar.»

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.