Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pitbull
iz. Txakur arraza; arraza horretako txakurra, tamaina ertainekoa, gorputz gihartsua eta ile motz eta sarria duena, oso oldarkorra izan daitekeena. Pitbull batek hesi gainetik jauzi egin eta eraso egin zion aitonari.

Aztergaia: pitbull

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

pitbull: ikasbil.net (“aurrez edozein delitugatik zigortutako pertsona ezin izango da pitbull baten jabe izan”), denetarik.blogsome.com (“Badira txakur oso arriskutsuak adibidez Pitbull-a, Rottweiler-a, Pastor Alemana”), bizkaie.biz (“pitbull bat erostea zorakeria galanta”); pitbull txakur: berria.info (“Aitorrek pitbull txakur bat oparituko dio”); beniato.soy (“pitbull” txakur beldurgarrien horzkadak”), consumer.es (“txakur berezien multzoan pitbull eta rottweiller arrazakoak daude”); pit bull: blogari.net ("Galiziako pit bull eta Andaluziako dalmata baten kumea"); Pit Bull: kaixo.com (“Staffordshire Bull Terrier, Pit Bull, Rottweiler, Argentinako Dogoa”); bull terrier: cfnavarra.es (“Bigarren mailan Bull Terrier bezalako txakur arrazak”), repsol.com (“Paragrafo berezia eskaintzen zaie arraza arriskutsuetako txakurrei, hor sartuko lirateke erasorako trebatuak izan direnak, izaera oso oldarkorra erakusten dutenak eta jarraian aipatuko ditugun arrazetakoak: Pitt Bull Terrierra, Staffordshire Bull Terrierra, American Staffordshire Terrierra, Rottweilerra, Dogo Argentinarra, Fila Brasileiroa, Tosa Inu, Akita Inu eta Dobermana”); sutearo.org (“Une honetan arriskutsutzat katalogatutako txakurrak arraza hauetakoak dira, edo horien gurutzaketak: Akita Inu, Bullmastiff, Doberman, Dogo Argentinarra, Bordeleko Dogoa, Tibeteko Dogoa, Fila Brasildarra, Napoliko Mastina, Pit Bull Terrier, Presa Kanariarra, Presa Mallorcarra, Rottweiller, American Staffordshire Terrier, Stadffordshire Bull Terrier eta Tosa Japoniarra, edo eskumendun agintariek arriskutsutzat hartutakoak”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

pitbull 3: Consumer (“Konpainien arabera, bereizketa horren arrazoia txakurraren balizko arriskua ez bada ere, txakur berezien multzoan pitbull eta rottweiller arrazakoak daude“), EiTB 2 (“Bi txakurrek (rottweiler arrazakoak eta horietako bat pitbull arrazarekin gurutzatua zen) egindako zaurien ondorioz gizonezko bat hil da eta haren semea zauritu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

pitbull 28: Berria (“Holandarraren indarra nabarmendu digute Osasunako erdilariek, baina 'pitbull'-ak ez dituela ikaratzen ere esan digute”), Gotzon Garate 25 (adib.: “Hanburgon gazte bat bere pitbullarekin plazan jolasean ari zen.”, “Bestelakoak: 131 pitbull, 96 argentinar dogo, 32 brasiliar fila, 49 kanariar presa, 37 napolitar mastin”), Itxaro Borda (“Hiria nahi nuen berriz, megalopolis erraldoia, gaueko kale huts eta argiztatuak, etorkin bakartiz bete Oasiz erako ostatuak, hondar metroak, pitbullak estekan eramaten zituzten gizon oskien burdinazko aztalen klaska-klaska metalikoen herots beldurgarriak, barrandako polizi-kotxeen sirena oihuak”), Harkaitz Cano (“Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala, handiagoek bertan sarraskitu eta txikitzen zituztenak”); pit-bull 6, Berria (“Bere oldarkortasuna zela-eta, Van Gaalek berak eman zion pit-bull goitizena”, “Dena den, pit-bull-a deitzen diotelako ez gara ikaratuko, jokalari normala da», dio Muñozek”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL: txakur arrazak. Afganiar, alano, american pitbull terrier, american staffordshire terrier, arratoi txakur, artzain txakur aleman / ardi txakur aleman (otso txakur*), basset, Bernako bouvier edo Bernako mendiko txakurra (Bouvier Bernois*), border collie, border terrier, boxer, brako, bull terrier, bulldog, bullmastiff, kanixe (poodle toy*), chihuahua, chow-chow, cocker spaniel, collie, dalmaziar, daniar handi (Great Dane*), doberman, dogo (dobatxakur*), dogo argentinar, dogo bordeles, Enkarterriko billano (villano*), Enkarterriko billanuko (villanuco*), erbi txakur edo xarlango, Espainiako galgo (gainerakoak, oro har, 'erbi txakur' dira), euskal artzain txakur, fila brasildar, fox terrier, Gasteizko patxoi, grifoi, husky edo husky siberiar, labrador, labrit txakur, mastin, Nafarroako patxoi, patxoi, pitbull, pointer, presa kanariar, retriever, rottweiler, sanbernardo, setter, spaniel, terrier, txakur pekindar, untxari, urtxakur.

Erdaretako formak

es pit bull terrier americano; fr American Pit Bull Terrier; en American Pit Bull Terrier; de American Pit Bull Terrier.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

Onartzekoa da adierazlea, eta hitz bakarrean idatzia da erosoena, deklinatzeko eta (nahiz eta hedatuak diren pit bull, Pit Bull bezalako grafiak ere).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: pitbull iz. (txakur-arraza)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.