Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

itsasgune
iz. Itsas eremua. Dagoeneko 1.300 itsasgune babestu baino gehiago izendatu dira; handienak Groenlandiako Parke Nazionala eta Australiako Koral Hesi Handia dira.

Aztergaia: itsasgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-12-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu itsasgune, itsas gune formarik.

itsasgune 1, Berria (“Portua egiteak ingurumenaren balio nagusiei eragingo lieke, Ingurumen Ministerioaren alegazioaren arabera: paisaia, itsas bioaniztasuna, itsas dinamika eta prozesuak, itsas hondoko sedimentuak, landaredia eta fauna, besteak beste. Hala, inguru hori bereziki hauskorrak diren itsasguneetan dagoela oroitarazi du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

itsasgune 2: Herria (“Hunaindikoak ez batere ados, izaitekotz alde bat debekatu behar litakeela Bordeleko alde hortan eta hor bakarrik, antxua ardura berritzen den itsasgune batean”), Pello Zabala (“Zergatik? Maiz esan dugu Bizkaiko Golkoan, txoko horretako itsasgune hori dela euri gehien sartzen denekoa, eta mendian gehixeago egiten duela ondo frogaturik dagoenez (Ik. Uztailak 22koa), orduan hor dugu kokagunerik egokiena litro kopuru ondrosoena biltzeko”); itsas(-)gune 2: Herria (“Onesten haatik arrantza debekatua izaitea itsas-ikertzaileen arabera antxua gehienik berritzen den itsas-gunean, Bordeleko parrean, bainan han bakarrik”), Berria (“Eremua Itsas Gune Bereziki Hauskorra izendatzeko eskatu diote zientzialariek IMO erakundeari”). // ETC: itsasgune 33, itsas(-)gune 25.

Erdaretako formak

es caladero; fr zone de pêche: Elhuyar: kala // Labayru: kala, arrantzaleku, plaia (de arrastre) // Adorez: kala, arrantzaleku // Nolaerrran: arrantza toki.

Bestelakoak

(Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia): "Itsasguneak Arrantzan garrantzia duten Ipar Atlantikoko hiru itsasgune, hiru arrantza-gune, zerrendatu dira: Sole Handia (eta Sole Txikia), Box Irlandarra (itsasgune babestua da) eta Rokal (izen bereko uhartearen izenetik hartu du izena itsasguneak. Ingelesez Rockall izena nagusitu baino lehen, Rokol eta Rokal izenak erabiltzen ziren”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta sartzekoa izan liteke adibide eta guzti: itsasgune babestua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A. Mujika]: “Arauan itsasgune gisa ageri direnak kalak dira, bai, halakoak baitira izen berezia duten "itsas eremu" ezagunenak, baina hori landu genuenean zerbait generikoagoa adierazi nahi genuen, edozein itsas eremu. Terminoa ez genuen guk asmatu, jakina. Erabilera urrikoa dela diozu, eta egia da ez dela oso erabilia, baina itsas gune gisa, bi hitzetan alegia, erabili izan da lehenago ere, aldizkari ofizialetan ere bai. Iruditu zitzaigun gune zuenez lotuta behar zuela, hitz-elkarketaren araua betetzeko. Horregatik itsasgune lotuta. 172. arauaren izenean bertan ageri da itsasgune hitza, baina lehenago, 159. arauan, Kantauri itsasoari buruzko oin-oharrean ere ageri da: Bizkaiko golkoaren zati bat da, eta ez da Bizkaiko golkoaren sinonimoa. Ez da beharrik gabe erabili behar. Adibidez, Euskal Herriko geografiaz ari garela, isurialde kantauriarra gabe, nahikoa da isurialde atlantikoa erabiltzea. Kantauri itsasoak Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasgunea (Bizkaiko golkoaren zatia dena) baino ez du adierazten. Hor garbi dago itsas eremuren sinonimo hutsa dela. Gaztelaniazko ordaina "área marina" izan liteke. Eta ingurumenean itsasgune babestu figura ere badago (área marina protegida / marine conservation area / zone de protection marine). GEMET glosarioan dago: https://www.eionet.europa.eu/gemet/eu/concept/5029 (2018-12)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.