Balio adierazkorrarekin erabiltzen dira alaen eta halako, gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa. Biek mugatzailea hartzen dute askotan, baina adjektiboa gabe ere joan daiteke. Aditzik gabeko perpausetan erabiltzen dira gehienetan, sintaxi lotutik kanpo (joskera librean). Gezurti alaena! Alfer(ra) alaena! Lotsagabe(a) halakoa! [EH]
NOR ala NORK? Bi moldeak dira onartzekoak era honetako esapide adierazkorretan: Itxiko al duzu ahoa, burugabe horrek? Itxiko al duzu ahoa, burugabe halakoa?
Besterik da zerbaiten multiploa adierazteko esapidea: bi halako, halako hiru...
EUSKALTZAINDIA. “Harridura adieraztea: halako/alaen (lapur halakoa!/alaena! Lapurra halakoa!/alaena!)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Harridura adieraztea: halako (burugabe (halako) hori / burugabe (halako) horrek)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (115).