Familia-izenak familiaren deiturari -ar/-tar/-dar atzizkia erantsiz osatu ohi dira Etxeberria anai-arrebak / etxeberriatarrak; Erentzun senideak / erentzundarrak; Madinabeitia sendia / madinabeitiarrak; Retegi aita-semeak / retegitarrak; oñaztarrak; ganboarrak... Erreparatu sarrera hauei ere: ; .
. Atzizkia erantsitakoan, izen arruntzat hartu eta letra xehez idaztea da egokiena:
EUSKALTZAINDIA. “Jatorria adieraztea: -ar/-tar/-dar (Etxeberria anai-arrebak, etxeberriatarrak; Ganboa sendia, ganboarrak)”, Jagonet galde-erantzunak.
MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (31-32).