Bi hitz dira. Al: bai/ez erako galderak egiteko aditzaren ezkerrean (edo laguntzailearen ezkerrean hura konposatua bada) jartzen den partikula da: Gaixo al zaude? (*Gaixo ahal zaude?). Egin al dezakegu hori? (*Egin ahal dezakegu hori?). Baliokidea da ekialdeko euskalkietan erabiltzen den aditzari eransten zaion -a galde-partikula.
Ahal, berriz, hiru gauza izan daiteke: 1. ahal izanaditza Ahal baduzu, egizu (*Al baduzu, egizu). 2. partikula modala, desira adierazten duena. Egingo ahal du!, Ez ahal da eroriko! 3. izena, ahalmen eta indar hitzen sinonimo. Agertu zuen bere ahala eta indarra. [EH]
: zerbait gertatzeko edo egiteko ezintasunik, eragozpenik ez izatea.