Puntu hauetara bil daiteke araua [35. araua]:
1. Ordu bata (da), ordu biak (dira), hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, etab. (*seirak, *zazpirak, *zortzirak, *lauak...). Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke (Ipar.): oren bata, bi orenak / biak, hirurak, etab.; eta honela deklinatu: ordu batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, seietan, etab. (*zortziretan, *hiruetan...> zortzietan, hiruretan...). ;
2. Erdiak ematean, t´erdi idazkera ez, baizik eta erdi forma osoa hobetsi da batasunerako: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, ordu bat eta erdietan... Gauza bera oren hitzarekin. (*ordu bat t´erdiak, *bost t´erdietan, *bortz orenak t´erdietan...). Ahoskerari dagokionez, bakoitzak bere euskalkiko ohitura gordeko du.
3. Laurdenak adierazteko: ordu bat eta laurdenak, oren/ordu bata eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago)(tan), etab.
4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi(ago), hamarrak hamar gutxi(ago)tan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, etab. (*seiak eta hamarretan > seiak eta hamarrean; *06:10etan > 06:10ean; *15:30etan... > 15:30ean...).
5. Zifretan ematean, nazioarteko konbentzioari jarraituz, bai orduetan bai minutuetan, bina zifra erabiliko dira beti (00:12, 12:10, 09:25, etab.), eta deklinatzen direnean, orduei plurala erantsiko zaie, eta minutuei singular-marka, dagozkien lotura-bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, etab.
Irakurtzean, hala ere, hobe da honela: hiruretan, hirurak eta hiruan, etab. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, etab.
6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, etab. (*arratsaldeko 3retatik; honela ulertuta: antzinako 3/hiru(r) + -etatik).
Arauak ez ditu jasotzen beste hainbat xehetasun, baina badira jarraibide nagusi batzuk tradizioan:
Orduak galdetzeko moduak: Zer ordu da/dira? Biak erabili izan dira, baina lehena usuago.
Orduak esateko moduak: Bostak jo dute/dituzte? Biak erabili izan dira, baina lehena usuago. Dena dela, badira orduak esateko beste era batzuk ere: Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak. (EH)
|
||
---|---|---|
08:00 / 20:00 | *zortzirak, *zotziretan | zortziak, zortzietan |
03:00 / 15:00 | *hiruak, *hiruetan | hirurak, hiruretan |
04:00 / 16:00 | *lauak, *lauetan | laurak, lauretan |
05:30ean / 17:30ean | *bost t´erdietan | bost eta erdietan |
05:10ean / 17:10ean | *bostak eta hamarretan | bostak eta hamarrean |
Irakurketa batzuk:
00:30 = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdiak
00:30ean = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdietan
01:00 = goiz(ald)eko ordu bata da (mendebaldean: ordu batak dira)
01:00e(t)an (arauak ez du zehazten sing./plur.) = goiz(ald)eko ordu batean
01:01 = goizeko ordu bata eta (minutu) bat dira
01:01ean = goiz(ald)eko ordu bata eta batean
01:02 = goizeko ordu bata eta bi (minutu) dira
01:02an = goiz(ald)eko ordu bata eta bian
- Sei eta erdiak forma osoa hobetsi da orduak emateko; baita kilo eta erdiko patata eta gisako esapideak ere.
- Ordu bata eta hamar da/dira; ordu bat eta erdiak dira/da moldeei zein komunztadura hobetsi erabakitzerakoan, badirudi ordu bat eta erdiak den neurrian, hau da, plural-marka ezartzen zaion neurrian, dira izango litzatekeela hobestekoa, baina onena bakoitzaren euskalkiko erabilera gordetzea izan daiteke.
- Kontuan hartu behar da hiruretan hitzeko bigarren r letra (eta lauretan hitzekoa) zenbakiaren izenei dagokiela (behinolako hirur eta laur izenei), ez atzizkiari.
- Irakurketa batzuk:
00:30 = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdiak
00:30ean = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdietan
01:00 = goiz(ald)eko ordu bata da (mendebaldean: ordu batak dira)
01:00e(t)an (arauak ez du zehazten sing./plur.) = goiz(ald)eko ordu batean
01:01 = goizeko ordu bata eta (minutu) bat dira
01:01ean = goiz(ald)eko ordu bata eta batean
01:02 = goizeko ordu bata eta bi (minutu) dira
01:02an = goiz(ald)eko ordu bata eta bian
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (122-124).
— “Orduak adieraztea: deklinabidea (03:00etan, 04:00etan, 13:00etan)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Orduak adieraztea: komunztadura (eta erdiak / *eta erdia)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Orduak adieraztea: eta erdi / ?t’erdi”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Orduak adieraztea: komunztadura (eta erdiak / *eta erdia)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Orduak adieraztea: laurden (hirurak eta laurden / hirurak eta laurdenak)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Orduak adieraztea: orduak irakurtzea (00:30, 01:00, 01:01 eta 01:02)”, Jagonet galde-erantzunak.