Da/du erregimenak ditu. Nola mozorrotu zara? Nola mozorrotu duzu umea? [EH]. *Mozorratu forma desegokia da.
Mozorrotu edo ‘mozorroa jantzi’ adiera beste egitura egoki batzuez ere ematen da, hala nola indio jantzita, indio(-)jantzian, indio(-)mozorroan, indio(-)arropetan (nola jantzi zara?, nola joan zara (jantzita)?...).
Gaur egungo erabileran, <-z mozorrotu> egitura ugaldu da (erabiltzen da <Ø mozorrotu> egitura ere). Horri dagokion galdera Nola mozorrotu zara? da, ez *Zer mozorrotu zara? Egitura desegokia da hau ere: *Pailazoarena mozorrotu da (> Pailazo(z) mozorrotu da). ;
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: mozorrotu (indioz/indio)”, Jagonet galde-erantzunak.