1 emaitza paristar bilaketarentzat

  • paristar

paristar (T-L).

Parisino. Hasi ziñen hitz sainduaz / jendea konbertitzen, / Paristar laborariak / nola asmatu baitzuen. EZ Noel 175. Parisko umea, [zer ahal dateke baizik] paristarra? ES 118. Diru gabe deus ez du egin Paristarrak. Hb Esk 134. Paristar erreboltatuak sarthu ziren beraz Tuilerietan oihuka. Elsb Fram 98. Bazen, egun hartan berean, Jaun Paristar jakintsun bat. Arb Igand 7. Rouanet Paristar deputatu gorri beltz delako batek. HU Zez 121. Batixta ez zen, ez Paristarra, ez Bordelesa, bainan Doniandarra zen. Barb Sup 132. Paristarrekin senharra baino etxekandrea hobeki. Ox 28. Paristar jaun gazte logikazale bat. Mde Pr 167. Paristar aberats heiek gaixo emazteaz urrikitu ziren. JEtchep 34. Etortzen zelarik udan paristar jendakia bat. Larre ArtzainE 101. Pintura puntilista xamarra du, Paristar antxekoa. MEIG I 67. v. tbn. Jnn SBi 73. JE Bur 124. Zerb Azk 54.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper