Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zeru 2 sarreratan aurkitu da.

zeru

1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Zeru-lurren egilea. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Izarra zeru gainean, zer gauza miresgarria! Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.

2 iz. Santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. paradisu. Anton. infernu. Gure Aita, zeruetan zarena. Zeruan bezala lurrean ere. Zeruko Aita. Zeruko aingeruak. Zeruetako erresuma edo erreinua. Aintza Jainkoari zeru gorenetan. Igo zela zerura. Zerurako bide zuzena. Ez dagoela zuretzat zerurik, ez dagoela bekatuen barkaziorik. Zeruan sartuko direlako ustean. Zerua galtzeko arriskuan jartzen dena. Zeruan gerta dadila gizon prestu hau. Ni naiz ogi bizi, zerutik jaitsia. Horrelakoxea zirudien eta horrelakoxea da, ez zerurako eta ez infernurako. Mila aldiz goratua izan denez gero, lehen, zeruraino eta beste milatan beheratua, gero, infernuraino. || Homerok zioenez, bi ate ditu zeruak.

ekuatore

iz. Bi poloetatik distantzia berera dagoen irudizko zirkulua, Lurra iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioetan banatzen duena. Ekuatore aldeko sabanetan.

zeru ekuatore, zeru-ekuatore Zeruko bi poloetatik distantzia berera dagoen irudizko zirkulua, zerua iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioetan banatzen duena.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper