forma=ogi 6 sarreratan aurkitu da.

ogi

1 iz. Irinez (eskuarki gari irinez), urez eta gatzez osaturiko orea legamiaz altxatuz eta labean errez egiten den jangaia. Ogia eta ardoa. Ogia eta jakia. Ogiaren mamia eta azala. Ogi biguna. Ogi lehorra, idorra. Ogi txigortua. Ogiz ase. Ogi bedeinkatua hartzean. Hamaika labealdi ogi. Ogi gogorrari hagin zorrotza (esr. zah.).

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Oilo salda ogi-azal gogor batzuekin. Igelak ogi mamiz harrapatzen. Ogi mokadu bat gabe. Ogi apurrak. Ogi birrinak: ogi apurrak. Ogi puska batzuk jan. Gizajoa, ogi puska baino hobea da. Ogi mokorrak. Ogi xerra bustia. Ogi zopa. Ogi orea. Ogi bihotza (Ipar.): ogi mamia. Ogi txigorgailua. Ogi-, ardo- eta haragi-saltzaileak.

3 iz. Ore horretatik labean sartzen den zati bakoitza, forma jakina duena. Ogi biribilak. Zenbat ogi dituzue? Bost ogi eta bi arrain. Bi librako ogia. || Garagarrezko ogia, garagar ogia: garagar irinez egina.

4 iz. Hazkurria, jatekoa. Ene lanetik atera behar dut ene eta haurren ogia. Emaguzu gaur gure eguneroko ogia. Eguneroko ogia irabazteko. Zeren zure hitza da arimako ogia.

5 iz. Batez ere Ipar. Garia. Ogia erein, bildu. Ogi jorra. Ogi bihia. Ogi burua: galburua. Ogi irina. Ogi metak. Lur guztiak ogi alor eta mahasti bilakatuak.

ogi arrail Ogi birrindua.

ogi beltz Zekale irinez eginiko ogia; osoko irinez eginiko ogia. Gose denboran makina bat ogi beltz jandakoak gaituk. Gose onarentzat ez da ogi beltzik.

ogi birrindu Ogi gogor birrindua, zenbait jaki prestatzeko, bereziki frijitu aurretik biltzeko, erabiltzen dena. Osagaiak: 800 g betegarri garbi, 4 dl esne-gain, 8 arrautza, olioa, ogi birrindua, gatza. Pasatu arkumea ogi birrindutan, eta arin erregosi zartagin batean.

ogi koskor, ogi-koskor Ogiaren muturra; ogi puska. Ogi-koskor bat eta txokolate pixka bat hartu zuen.

ogi zuhaitz, ogi-zuhaitz Tropikoetako zuhaitza, ogiarenaren antzeko mamia duen fruitua ematen duena (Artocarpus communis).

ogi zuri Irin zuri eta finez eginiko ogia. Saskia ogi zuri ederrez bete-betea. Bakeko arto puska hobea dela, haserre arteko ogi zuria baino.

aingeru

1 iz. Izaki espirituala, Jainkoaren eta gizakiaren arteko arartekoa. Aingeru mendekatzailea. Gabriel aingerua. Aingeru aurpegia zuen.

2 iz. Bihotz oneko pertsona tolesgabea. Ni ere ez naiz sortu aingeru umila.

aingeru begirale Kristau erlijioan, gizaki bakoitzarentzat Jainkoak izendatua duen aingerua, haren laguntzaile eta begirale berezi izango dena. Miren aingeru bat zen, ene aingeru begiralea eta ongi egilea.

aingeru belar, aingeru-belar Lore zuriko landare ginbailduna, sendagintzan erabilia (Angelica officinalis edo A. archangelica). Aingeru-belarraren sustraiak zaporea eta kolore berdea ematen zizkion edariari.

aingeruen ogi (Eukaristiako ogia adierazteko). O, aingeruen ogi zuri ederra!

aingeru gaizto Deabrua. Iruzurrez azalduko gara, aingeru gaiztoen eta ezkutuko ehiztarien modura.

aingeru guardako Aingeru begiralea.

aingeru jagole Bizk. Aingeru begiralea.

aingeru kanpai, aingeru-kanpai 1 Angelus-aren kanpai deia. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu.

2 Eliz dorreko kanpai txikiena, haur bat hil dela adierazteko jotzen dena.

aingeru lore, aingeru-lore Aingeru-belarraren lorea.

aingeru zaindari [Oharra: Euskaltzaindiak, aingeru zaindari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aingeru zaintzaile].

aingeru zaintzaile Aingeru begiralea.

eguneroko

1 adj. Egun guztietakoa, egunero gertatzen dena. Gogorra da eguneroko beharra. Eguneroko bizitza arruntean. Eguneroko otoitzak.

2 iz. Egunkaria. Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, 1936-37 urteetan argitaratu zena.

eguneroko ogi 1 Hazkurria, jatekoa. Ik. ogi 4. Emaguzu gaur gure eguneroko ogia. Aroztegi batean irabazten zuen eguneroko ogia.

2 Ohikoa den gauza edo gertaera. (Gehienetan gauza edo gertaera txarrez mintzatuz erabiltzen da). Bortizkeria eguneroko ogia da Gaza eta Zisjordanian.

etxe

1 iz. Gizakia bizitzeko prestatzen den eraikina. Zurezko, adreiluzko, harrizko etxea. Plazako etxeak. Auzoko etxe batean. Etxe multzo, sail, lerro bat. Etxe aurrean, barnean. Hiru solairuko etxea. Bi bizitzako etxea. Etxez etxe. Etxe handia, txikia, ederra, dotorea, zaharra. Etxe bat egin, eraiki. Etxe bakartu bat. Laborari etxea. Apaizaren etxeko tximinia (Ik. etxeko). Etxeko atarian. Fruta saltzen egon ohi zen, etxe kantoi baten kontra. Haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzate jaiotzak. Etxe inguruko bazterrak arakatzen. || Esr. zah.: Etxe hutsa, errieta hutsa. Andre ederra, etxean gerra. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Etxeko sua, etxeko hautsaz estal.

2 iz. Norbait bizi den etxea edo etxe zatia. Gure etxean. Ez dago etxean. Zure senarra etxean al da? Etxean gelditu. Norbaiten etxean sartu. Etxera joan. Hartu zuten mutilok etxera bidea. Etxerako bidean. Norbaiten etxean ostatuz egon. Etxea erosi, saldu, errentan hartu. Hasi naiz etxe garbiketan. Etxez aldatu. Etxea garbitu. Norbait jaio den etxea. Etxean eta kanpoan.

3 iz. Erabilera jakin bat duen etxea, askotan jendartekoa. Herriko etxea: udaletxea. Fraide, moja etxea. Auzi etxea: auzitegia. Salgai dago Euskaltzaindiaren etxean, Bilbon. Euskal etxea: atzerrian, euskaldunak biltzen diren etxea. Kultur etxea. Gaua igarotzera emakume galduen etxe batera. Bilboko Ellakuria etxean.

4 iz. Etxea familiaren egoitzatzat hartua. Etxe oneko alaba. Etxe honetako nagusi jaunak. Guraso edo etxeko buru bazara, begira ondo zelan dabiltzan zure umeak. Etxe txakurra. Etxea ongi gobernatu: etxeko arazoak ongi gobernatu.

5 iz. Mintzatzen denaren edo aipatzen denaren herria. Etxeko erdaldunak eta erdaldun etorkinak. Etxean bezain eroso sentitu nintzen Parisen. Etxeko tenislariak indartsu US Open-ean. || Zaragozak etxean hartu zuen Athletic taldea.

6 iz. Enpresa. Valverde etxeak liburu hau argitaratzean egin duen lana.

7 iz. Dinastia bat edo leinu bat osatzen duten pertsonen multzoa. Habsburgoko etxea. Tudor etxea. Daviden etxe eta etorkikoa.

8 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Tresna bati eusteko erabiltzen den egitura. Golde-etxea hautsi zen.

batzar etxe, batzar-etxe Probintziako ordezkariak biltzen diren etxea. Gernikako batzar etxea.

etxe abere, etxe-abere Etxekoa den aberea. Basabere eta etxe abereak. Etxe abereak nola hazi eta zaindu behar diren.

etxe agentzia, etxe-agentzia Etxebizitzak eraiki, erosi, saldu edo alokatzen dituen enpresa. Etxe agentzien jazarpena pairatzen ari direla baliabide ekonomikorik ez duten adineko bizilagunak.

etxe aitzin, etxe-aitzin 1 Etxe aurrea, etxearen aurrean dagoen lekua. Etxe aitzinak galtzadatuak eta garbi nahi nituzke ikusi. Etxe aitzin guztia gizonez betea zen.

2 Aitzinaldea, etxe baten aurreko pareta. Etxe aitzinetan nahiz pilotalekuetan Nafarroako kateak harroki erakutsiz.

etxe atari, etxe-atari Etxeko sarrera nagusiaren ingurua. Etxe atarian, han ibiltzen ziren ehiza-txakur bi edo hiru. Osabak, etxe atariko koska batean eseriz, hitz egiten jarraitu zuen. Palmondoen hostoekin etxe-ataria garbitzen.

etxe atze, etxe-atze Etxearen atzeko aldea. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gure baserriko etxe atzean intxaur handi bat zen. Etxe-atzeko soroan.

etxe aurre, etxe-aurre 1 Etxearen aurrean dagoen lekua. Ik. etxe aitzin. Sagardotegira sartu zirenean jendez gainezka zegoen etxe aurrea.

2 Aitzinaldea, etxe baten aurreko pareta. Zurezko balkoi zabala du etxe aurreak alderen alde.

etxe bazter, etxe-bazter 1 Etxea, bere lur eta guzti. Deus ez da itsusiagorik etxe bazterrak zikinkeriaz beteak ikustea baino.

2 Etxea, babeslekutzat hartua. Azkar aldendu zen neskatila etxe bazterrean negar egitera.

etxe bizkar, etxe-bizkar Ipar. eta Naf. Teilatuaren gailurra.

etxe-galgarri adj. Etxekaltea. Bi ofiziok inor ez du aberastu; bitik gora dituzten guztiak izan ohi dira beti etxe-galgarriak.

etxe gibel, etxe-gibel Etxearen atzeko aldea. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Istant bat beha egon zen etxe gibeleko xeilatik. Emazteari deus erran gabe, etxe-gibelean gaindi, joan zen handik auzo hiri batera.

etxeko arte Ik. etxekoarte.

etxeko jaun Etxearen buru den gizonezkoa, gehienetan familiako aita. Ik. etxejaun. Herriko buruzagi eta etxeko jaunak.

etxeko lan 1 Etxea zaintzeko eta txukuntzeko lana. Lehenago neskame-morroiak ahaideen artekoak izaten ziren, herrixketatik etxeko lanak egiteko ekarriak. Goizetan amari laguntzen nion etxeko lanetan.

2 Etxean egiteko eskolako lana. Ikasleen etxeko lanak ere zuzendu ditut. Semea etorri zaio, larri, laguntzeko, mesedez, etxeko lanak egiten.

etxeko nagusi Etxearen jabea; familiaburua. Ik. ugazaba. Etxeko nagusiari etorri zitzaizkion bere sehiak. Etxeko nagusi zaharrak sartu zuen lehenengo bere koilara aza tartera.

etxe-ogi Etxean egindako ogia. Etxe-ogi gozo berria.

etxe orratz Altuera handia eta solairu asko dituen eraikina. Etxe orratz hori Tokioko negozio-auzo ospetsuaren bihotzean jasoa dago. New Yorkeko etxe orratzak.

etxerako 1 adj. Bizk. Aurreztailea.

2 Norbait goraipatu nahi denean edo zerbaitetarako balio duela adierazi nahi zaionean erabiltzen den esapidea. Hi etxerako! || (etxerako modukoa esapidean). Pilotaria eta sukaldaria, etxerako modukoa. Alaia, zintzoa eta etxerako modukoa.

etxerakoan 1 adb. Etxera bidean. Nik ere egingo dut sartu-irten bat etxerakoan.

2 adb. Etxera iristean. Ongi legoke, etxerakoan, guztiek elkarrekin erratea arrosarioa.

etxe sartze, etxe-sartze 1 Ataria. Etxe-sartzeko atea jo zuen.

2 Etxe berri edo berritu batean sartzea. Buruilaren lehenean izan zen etxe-sartzea.

etxe uso, etxe-uso Etxekoturiko usoa.

koskor

1 iz. Puska txikia. Nork bota du ikatz-koskor hau?

2 iz. Azalean edo gainalde batean gertatzen den handitu gogorra. Koskorrak irten zaizkio bekokian. Koskorrak atera dira paretan.

3 iz. Belaun koskor: belaun hezurra, belaunburua.

4 adj. Tamaina txikikoa. Herri koskor bat da gure Arranondo. Ibai koskor batean. Nire aurrean gizon koskor bat, gorputzez ondo egina. Bai, gure behi koskorrak baino baba gehiago jan dute idi hauek. Hartz, azeri, basurde, gorde dira guztiak, handi eta koskor.

harri koskor, harri-koskor Harri alea. Harri koskor artean bada ere, garia galanki ematen duten lurrak.

mutiko koskor Mutil koskorra.

mutil koskor Haur ar aski hazia. Ik. mutiko. Zazpi urteko mutil koskor bat. Mutil koskor zela, artzain ibilia zen.

neska koskor Haur eme aski hazia. Ik. neskatxa. Bost-sei urtetan, neska koskor bat eskolan hasten denean. Hamabi urteko neska koskor bat.

ogi koskor, ogi-koskor Ogiaren muturra; ogi puska. Ogi-koskor bat eta txokolate pixka bat hartu zuen.

ume koskor Haur aski hazia. Ni ume koskorra nintzela. Basoan galdu den ume koskor izutu batena bezalako begirada zuen.

zopa

1 iz. Ogi puskak edo jaki zatiak egosi diren salda. Ogi zopa. Oilo zopa, eltzekoa eta arrautzopila. Oso goxoa dago arrain zopa. Zopa ontzia.

2 iz. Saldatara botatzen den ogi puska. Zopa bat eltzean bustirik jan. Non salda, han zopa (esr. zah.).

zopak egin 1 (Esneari, saldari) ogi zatiak edo kidekoak erantsi. Ogia txikitu eta zopak egiten hasi zen.

2 Harri zapal bat ur azalean jauzarazi. Presa gainean zopak egiten jarduten genuen eskolako mutilek.

zopako ogi Zopa egiteko erabiltzen den ogi berezia, estu-luzea eta lehorra dena. Ik. zopako. Saltsak loditzeko eta kolorea emateko, ez dago zopako ogia bezalakorik.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper