forma=loak hartu sarrera bakarrean aurkitu da.

lo

1 iz. Gorputzaren atsedenaldi natural eta aldizkakoa, kontzientziaren jarduera etetea eta amets egitea ezaugarri dituena. Katuaren loa. Jendeari bere lo nagian iraunarazteko. Loa galdurik. Errota hotsak ez dio errotariari loa galarazten. Loa kentzen dion arazoa. Berriki egin diren esperimentuek erakutsi dutenez, egia da eskeletoak kaltzio puska bat galtzen duela loan. Ez ditzagun iratzar lo gozoan daudenak. Zuzen zegoen, lo falta nuen. Lo eskasez aharrausika. Guztiz ikaratzen gaitu lo beteak. Lo betean aurkitu zuten. Gure haurrak lo arina du. Lo pisu batek hartu zuen. Bekatuaren lo astunetik esnaturik. Lo zurrungan zegoen.

2 adb. Lotan. Ik. lo izan. Lo gelditu da. Itzuli zirenean, lo aurkitu zuten. Lo egon. Utz ditzagun ametsak lo gaudenerako.

3 adb. Nabari daitekeen jardunik gabe. Ene begiak ez zeuden, ez, lo. Lur hori uzten badute lo. Bazterrak lo daude.

erdi lo adb. Ez guztiz lo; guztiz esnatu gabe. Erdi lo zegoen. Agure bat gelditzen zen zokoan, erdi lo.

loak errea egon Erabat logaletua egon. Loak erreak gaude biok.

loak hartu du ad. Lo hartu. Ik. lokartu. Bitarte hartan loak hartu zuen Jesus. Bere lagunak loak harturik zeuden.

lo belar, lo-belar iz. Mitxoletaren familiako landare hostozabal eta lore-zuria, opioa lortzeko erabiltzen dena (Papaver somniferum). Lo-belarra erretzen.

lo egin Egizu lo lasai. Ez jan, ez edan, ez lo egin. Gabon eta ondo lo egin! Non lo eginik ez zeukan. Ez zegoen han lo egiterik. Deabruak ez du lorik egiten. || Eguerdi ostean lo apur bat egiten du. Bi ohe baneuzka, ez nuke horregatik lo gehiago egingo. Hiru aste haietan ez nuen lo handirik egin. Lo gutxi egin zuelako.

lo egite, lo-egite iz. Infernurako bidea lo egite luzez eta jostatze arinez betea da.

lo-eragile adj. Lo eragiten duena. Bazkalondoko ordu astun eta lo-eragile horietako bat.

lo eragin dio ad. Lo harrarazi. Umeei lo eragiteko kantua. Lo eragiteko sendagai bat agindu zion.

lo erre iz. Esnaera txarrak eragindako umore txarra; nekatuegi egoteak edo lo gutxi egiteak haurrengan eragiten duen egonezina. Lo errea dauka ume honek.

lo eta lo adb. Etengabe lo eginez. Otorduetan, janari ona; gauean, berriz, lo eta lo. || Begiak itxita, lo eta lo dago.

lo harrarazi Lo hartzera behartu. Haurrari lo harrarazteko. Gauaz kamamila ematen zidan lo harrarazteko.

lo hartu 1 Lo egoerara igaro. Ik. loak hartu. Lo hartu du. Lo ezin harturik egon naiz gau guztian. Lo hartzen nuen liburua eskuetan nuela.

2 dio ad. Inurritu. Hankak lo hartu dit.

lo-hordi pred. Ipar. Guztiz esnatu gabe. Ik. erdi lo. Oraino lo-hordi zen gelatik atera zenean. Lo-hordi jaiki ziren.

lo izan Ipar. Lotan egon. Lazaro zure adiskidea lo da. Txakurrak lo ziren.

lo kanta, lo-kanta iz. Erritmo geldoko kanta, haurrei, lo harrarazteko, kantatzen zaiena. Guraso gazte askok ez daki lo kantak kantatzen.

lo kuluxka, lo-kuluxka iz. Loaldi arina eta laburra. Zure olerkiak belar gaineko lo kuluxka bezain atsegingarri zaizkit.

lo-lo iz. Haur. Lo. Lo-lo egizu, laztan horrek!

lo-muker pred. Naf. Lo erreak, lo errearekin. Ez dugu esnatu behar, lo-muker egoten da esnatzen badugu.

lo susta, lo-susta iz. Lo kuluxka. Bostak aldera atera ohi zen etxetik, bazkalondoko lo susta eginda.

lotan adb. Lo dagoenaren egoeran. Lotan egon. Belarria beti zabalik dago, eta lotan gaudela ere, erne dagoela esan daiteke.

lotara adb. Lo egitera. Lotara joan (Ik. lotaratu). Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen. Ez zaitut gonbidatzen nirekin lotara.

lotarako 1 adj. Lo egitekoa. Lotarako bidean jarri. Lotarako ordua dugu.

2 (Adizlagun gisa). Elizarako eta lotarako bakarrik eranzten zuten txapela. Oso ordu gutxi izaten genuen gauean lotarako.

lotarakoan adb. Lotara joatean. Elizan sartzean, jaterakoan eta lotarakoan egin behar da aitaren. Gauez, ostera, lotarakoan, ez daki dirua non gorde.

lotatik 1 adb. Lo egotetik. Ordu dela lotatik iratzar gaitezen. Bakez dauden txoriak lotatik atera. Ahalegin guztiak egiten ditu lotatik esnatzeko.

2 adb. Ipar. Lo denboran. Samuel ttipiak entzun zuen lotatik boz bat bere izenaz deitzen zuena.

lo zaku, lo-zaku iz. Zaku itxurako tapakia, barruan sartuta lo egiteko erabiltzen dena. Batzuetan, lo zakua hartu eta kanpoan ematen zuten gaua.

[Oharra: lo egin aspektua ez-puntukaria denean soilik erabiltzen da; aspektua puntukaria denean, lotan dago, lo dago eta kidekoak erabiltzen dira].

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper