Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza laster bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

laster
1 adj. Denbora laburrean gertatzen, egiten edo bururatzen dena. Bi punturen arteko biderik lasterrena. Pozoi lasterra.
2 adj. Laster ibiltzen dena. Txakur laster eta basurde sendoaren arteko borroka. Eleberri mota honek hizkera arina, bizia, lasterra eskatzen du. Gure gorputzak ur lasterra bezala doaz (Ik. ur-laster).
3 adj. Goiztiarra, ohiko garaia baino lehenagokoa. Liho mota hau bestea baino hobea eta lasterragoa da.
4 iz. Laster egitea, lasterka. Mari Santzen lasterra Bost Mendietan behera! Lasterrari eman.
5 iz. Lastertasuna. Daramagun lasterra neurtzea ez da erraz. Ibiliaren lasterra ez da geroztik gelditu. Denboraren lasterra!
6 adb. Denbora laburrean, denbora gutxiren buruan. Laster etorriko da. Nolakoa den laster igarriko dio irakurle zuhurrak. Laster esango den bezala. Huts hura laster betetzekoa genuelakoan. Laster ikusi genuen zenbaterainokoa izan zen bere eragina. Hain laster igarotzen diren gauzei lotzea.
7 adb. Lastertasunez. Ik. lasterka. Laster dabilen zaldia. Laster esaten da hori. Laster, laster! Lasterrago baitabil beti gogoa begia baino. Lasterregi haserretu naiz. Ahalik lasterrena handik alde egiteko. Hainbat lasterren ikus ditzagun.

Esaera zaharrak

Abar su, laster su. Atsegina bikun da, denean laster egina. Eiheran dadinak egonegi, bidean laster begi. Jokalarien lasterra, gora-behera: goratzea hegi erdiraino, beheratzea hondarreraino. Kandelarioz euria, laster da udaberria. Lan lasterra, lan alferra. Laster bildua, laster urratua. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira. Uretara maiz doan txarroa laster da hautsia.

Aztergaia: laster

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

laster forma, konposatu eta eratorriak dira nagusi 3.852 agerraldirekin (B 1.049; G 1.133; IE-ZuAm 1.505; EB 165); laister (+ laixter, laxter + eratorriek) 707 agerraldi dituzte; batez ere G (643) da, eta B 17, IE-ZuAm 44, EB 3; a1) [adlag. noiz]: laster 3035 aldiz azaldu da (B 984; G 869; IE-ZuAm 1057; EB 125); laister (+ laxter, laixter) 518 aldiz. batez ere G (469); eta B 17, IE-ZuAm 29 eta EB 3; a2) [adlag. nola]; laster 99 aldiz jaso da (B 20, G 16, IE-ZuAm 57, EB 6); laister (+ laxter, laixter) eta laisterka 111 aldiz: G 100 eta ZuAm 11; b)[izond.] laster 70 aldiz agertu da: B 6, G 21, IE-ZuAm 34, EB 9; laister 14 aldiz (G 13; IE 1); c) [iz.]: laster eta lasterka [iz.] 112 aldiz: B 12, G 15, IE-ZuAm 76 eta EB 9; laister, laisterka 18 aldiz: G 16, ZuAm 2. lauster eta eratorriek 48 ager. dituzte, IE: [adlag. noiz] 'denbora laburrean' 31; [adlag. nola] 'lastertasunez' 11; [izond.] 2; lausterka 'lastertasunez' 4.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

laster , konposatu eta eratorriak dira nagusi, 1.042 aldiz agertuak: B 118, G 105, IE 157, EB 489 eta EgAs 173; laister (eta laixter, laxter + eratorriak) 320 aldiz azaldu dira, gehienak G (198); eta B 12, IEan 14, EgAs 29 eta EB 67; a1) [adlag. noiz]: laster eta eratorriak 689 aldiz agertu dira (B 95; G 57; IE 92; EgAs 125; EB 320; laister (+ laxter, laixter) 'denbora laburrean' adierakoak dira maiztasun handienekoak: 223 (B 10; G 127; IE 2; EgAs 28; EB 56); a2) [adlag. nola]: laster eta lasterka formek 178 agerraldi dituzte: B 16, G 26, IE 43, EgAs 11, EB 82; laister (+ laxter, laixter) 'lastertasunez' adierakoak 18 aldiz azaldu dira: B 1, G 11, IE 2 eta EB 4; b) [izond.]: laster 37 aldiz jaso da (G 3; IE 4; EgAs 2; EB 28); c) laster [iz.] eta lasterka [iz.] 21 aldiz ageri dira: G 13, EB 1, B-IE-EgAs hiruna ager.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: laister (56), laisterka (6), laisterkaldi (1), laisterkari (1), laixter (2); laster (218), lasterbear (1), lasterka (9), lasterkari (5), lasterkatzale (1), lasterketa (7), lastertasun (6); AB38: laister 1 (8), laisterka (4), laisterka [iz.] (1), laistertasun (1); laster egin (2), laster 1 (9), laster 2 (10), lasterbide (1), lasterdura (2), lastergailu (1), lastergoi (1), lastergoiti (1), lasterka (12), lasterka egin (4), lasterka [iz.] (1), lasterkaldi (1), lasterkari (5), lasterkatu (1), lasterketa (26), lasterleku (1), lastertu 2 (1), laxter 1 (1); AB50: laister 1 (14), laister 2 (1), laisterka (3); laster [iz.] (1), laster 1 (32), laster 2 (1), lasterbide (1), lasterka (1), lasterkari (3), lasterkatu (1), lasterketa (8), lasterren (1); HiztEn: laster-1, laster-2, lasterbear, lasterka, lasterka egin, lasterkada, lasterkari, lasterkatu, lasterketa, lasterki; LurE: laster-1, laster-2, lasterbide, lasterka, lasterkari, lasterkatu, lasterketa, lasterragotu, lasterraldi, lastertasun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

itsas korronte, itsas-laster; tren laster, laster; zezenak, zezenlaster.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. eta iz.: laster batean; lan lasterra. 2 adlag.: laster etorriko da / AS: laster egin, lasterrean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lasterrez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

laster egin, lasterrean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag., izond. eta iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laster batean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta iz. "Laster batean" baino adibide egokiagoa komeni da. "Historiaren laisterrak gizona hirira bultzatzen du" (Rikardo Arregi)" (2008-01-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'certamen' adiera duela aipatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): izen kategorikoa dela esatearekin nahikoa. Izenondo gisa lan lasterra adibidea gehituko zaio.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.