Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=lasai sarrera bakarrean aurkitu da.

lasai

1 adj. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabea. Ik. laxo. Lo lasaia. Nahiago izan dugu aisetasun lasaia, barrenak agintzen zigun borroka latza baino. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu. Bertsolarien etorri ugari eta lasaia. Prosa lasaia egiteko, lasai ari behar, ez larri eta arnasestuka. Gizon lasaia, nekez larritzen dena.

2 adj. Estu, mehar edo tinkoa ez dena. Bide lasaitik. Korapilo lasaia. Soineko lasaia: gorputza estutzen ez duena.

3 adj. Ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duena. Hizketa lasaiak. Bizitza lasai, mundutar eta gaiztoa.

4 adb. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe. Ik. lasaiki. Zaude lasai, ez da ezer gertatuko. Ez da lasai gelditu. Ez zegoen, nonbait, lasai bere lehengo lanekin. Lasai mintza zaitezke. Lasai baino lasaiago bizi da. Lasai-lasai eseririk. Lasai asko eta patxada ederrean.

5 adb. Arauekiko hertsitasunik gabe. Euskal artikulua ez da erdarazkoa bezain mugatzailea, lasaiago lotzen du izen multzoa. Bertsoaren neurria lasaiago hartuz. || Lasaiegi hezitako haurrak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper