Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lan
1 iz. Onuragarri den zerbait lortzeko egiten den jarduera edo ahalegin jarraitua. Ik. behar1 3. Zure gogoeta, hitz, lan eta nekeak. Zorretan gaude lan horretan ari direnekin. Lan bat hasi, egin, burutu (Ik. lan egin). Idazleak dira lanik handiena egin beharko dutenak. Etxeko lanak. Baserri lanetan. Sortze lana. Argitaratze lana bere gain hartu du. Nabari da oraindik ere atontze-lanak ez dituztela amaitu, baina itxura ona du egoitzak. Zoro lanak dira holakoak. Zure eskuen lana (Ik. eskulan). Eskuzko lanak egiten. Behar bezala egindako lan bat. Etxean zer lan egiten duzu? Laneko idiak. Uda honetarako beste lan bat gaineratu ez balidate (Ik. egiteko). Lan astuna, erraza, handia, gaitza, nekagarria, aspergarria. Lan arina. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Irakurleari lana errazteko.
2 iz. Arazoa, buruhaustea, zailtasuna. Ik. lanak izan; lanak eman. Hau lana! Bizitzen nahiko lan bada.
3 iz. Jarduera profesionala, ondasunak lortzearren, gizatalde baten barnean eta era arautuan egiten dena. Ik. lanbide. Lanetik bizi. Ongi, gaizki saritutako lana (Ik. lansari). 1948. urtean lan hori galdu zuen. Lan bila dabilena. Etxez etxe saltzen ibiltzea da bere lana. Lana utziko dutela (Ik. lanuzte). Lan arazoak zituzten. Laneko arropetan. Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko neurriak. Lan Ministerioa. Ez dauka lan esperientziarik!, nola kontratatuko dut? Lan-karga % 60 jaitsi da. Bere lan unitatean gutxienez urtebete bete dutela egiaztatzea. Mende luzeetan gatzagarren lan-jarduera nagusia horixe izan zen: gatza ekoiztea. Akordioak lortu behar ditugu gaur egungo lan-egoera hobetzeko. Sindikatuak lan egutegiari buruzko baldintzarik gabeko eztabaida eskatu du. Lan-eremuetan euskara eta ingelesa gero eta gehiago erabiltzen direla nabarmendu du EHUko errektoreak. Harremanak zailak ziren, tentsioa jasanezina, itogarria lan giroa. Lan-proposamena xumea bazen ere, sekulako ilusioarekin heldu omen zioten lanari. Bilboko egoitzak hartu duen aurkezpen ekitaldiaren helburua Euskaltzaindiak Hiztegi Batuari dagozkion erabakiak hartzeko zer irizpide, lan-prozedura eta tresna erabiltzen dituen erakustea izan da. || Kapitala eta lana. Lanaren antolaketa. Lan banaketa sortu zenean. Lanaren irabaziak.
4 iz. Lantokia. (Leku atzizkiekin, singularrean). Gauez lanera bidaltzen zituzten. Nire ahizpak ezin du lanera huts egin. Urduri samar zegoen lanera itzuli behar zuelako. Behargin haiek lanera lotuta zeuden bizi guztirako. Lanean ez da komeni giro gaiztorik. Iluntzean lanetik etxera nekaturik datorrenean. Egun hartan bertan berandu iristeagatik, lanetik bota ninduten.
5 iz. Eskulangile, buru-langile edo artista baten jardueraren ondoriozko gauza. Ik. obra. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Lan izugarria eta trebea egin du hor Ametzaga jaunak. Irakurria dut haren azken lana. Filosofia gaietan lan sakonak argitaratu zituen. Bost antzerki lan labur. Orixeren poesia-lan guztiak. K. Mitxelenaren euskal lan hautatuak. Haren lan gehienak Parisko museoetan daude.
6 iz. Izadiko indar baten jardun etengabea, ondorio ageria duena; ondorio hori. Uraren lanaren ondorioak. Maitasunaren lanak.
7 iz. fis. Indar baten eta bere ezartze gunearen lekualdatzearen bektore biderkadura. Erregaia lan bihurtzeko behar den energia. Lan unitatea.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Alferrak bi lan. Eroa da hasten duena lan urrent ez dezakeena. Ilunpeko lana, egun-argiz ageri. Ilunpetako lana, argitan lotsa. Lan baratza, lan aratza. Lan gaiztoa, bortxazkoa. Lan lasterra, lan alferra. Tipula jan, tipula lan.

Aztergaia: lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskola lan, etxerakoak.

Jatorrizko forma

artegai, artelan; auzo lan; eskulan; hauzo lan; herri lan; marmolgintza, marmol-lan.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lan egin, lan eragin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: lanak eman, lanak izan, lan eman, lan eta lan, lan izan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lan egin, lan eragin.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.