forma=lagunarte sarrera bakarrean aurkitu da.
1 iz. Lagunekin izatea, laguntzea. Ik. laguntza 2; laguntasun. Maiteago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino. Lagunartea etsai izan dut oraintsu arte. Etxekoen lagunarte atsegina. Bere andrearen lagunarte bero eta eraginkorra.
2 iz. Toki batean gertatzen diren lagunen multzoa. Oso pertsona gutxiren lagunartea nuen han. Seme-alabek lagunarte berriak aurkitu zituzten. Behartsu jendearen lagunartean.
3 iz. Lagunen arteko elkartea. Eliza deritzan lagunarte handi honetan. Ezkontideek lagunarte bat, gizarte txiki bat osatzen dute.
lagunarteko 1 adj. Lagunartean edo adiskide artean egiten edo gertatzen dena. Lagunarteko tratu eta harremana. Lagunarteko jan-edan alaiak. Otoitza izan daiteke bakarkakoa edo lagunartekoa.
2 adj. Hizkl. Hizkeraz mintzatuz, jasoa edo goi mailakoa ez dena, lagunartean erabiltzen dena. Eguneroko lagunarteko hizkera arrunta.
3 adj. Lagunartea atsegin duena. Mutil adimen argikoa, oso lagunartekoa.
4 iz. Laguna. Atera zen etxetik bere lagunarteko batzuekin.
Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09