Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=kirten 3 sarreratan aurkitu da.

kirten

1 iz. Lanabes eta tresnetan, eta, bereziki, sukaldeko ontzietan, eusten zaien zatia edo eskutokia. Ik. gider. Aitzurraren, aizkoraren kirtena. Bere txapela, kirten bat jarriz gero, guardasoltzat erabil zitekeen. Zartaginaren kirtena. Kirten bakarreko ontzi handi bat. Kirten biko katilu modukoa.

2 iz. Barazkien zurtoina. Tipula frantsesa, bere kirten luzearekin.

3 iz./adj. Lgart. Ergela, adimen laburrekoa. Ik. kaiku 2. Eta kirten hark, halako emakumea eskuratu...! Kirten handia, hemen uda izaten denean, han negua izaten duk!

aizkol kirten iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aizkol kirten-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aizkora kirten].

aizkora

iz. Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, burdinazko xafla lau, aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko kirten batez osatua. Horregatik da ona aizkora zorrotza; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Aizkora kirtena. Ezarri diote aizkora zuhaitz ondoari. Zur zaharrak aizkoraz jo eta landarerik ipini ez.

aizkora aho, aizkora-aho Aizkoraren ertz zorrotza. Airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak.

aizkora apustu, aizkora-apustu Aizkoran egiten den norgehiagoka, ezarritako enborrak lehiakideak baino azkarrago ebakitzean datzana eta apustua tarteko duena. Aizkora-apustu bat jokatu da kostako herri batean.

aizkora begi, aizkora-begi Aizkoraren kirtena finkatzen den zuloa.

aizkora buru, aizkora-buru Aizkoraren xaflan, begia dagoen aldea. Aizkora-buruarekin sartu nituen iltzeak, mailurik ez neukan eta.

aizkora joko, aizkora-joko Aizkoran egiten den norgehiagoka, ezarritako enborrak lehiakideak baino azkarrago ebakitzean datzana. Zabaletako Inazio Marik eta Abadiñoko Jose Domingok egin behar zuten aizkora jokoa.

aizkora kirten, aizkora-kirten Bagenekien aizkora-kirtenak eta borra kirtenak egiten.

aizkora kolpe, aizkora-kolpe Aizkora-kolpeak entzun ziren pagadian.

aizkoran adb. Aizkora-lanean. Gaztetatik hasiak aizkoran ikasten. Segan eta aizkoran ere ederki egiten zuen. Aizkoran bezain trebea da laiaketan eta goldea erabiltzen.

aizkora ukaldi, aizkora-ukaldi Aizkora-kolpea. Arbola adar bat ebaki behar denean, lehendabiziko aizkora-ukaldiak azpitik eman behar dira, eta ez gainetik.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper