forma=izari sarrera bakarrean aurkitu da.

izari

iz. Neurria, tamaina. Ik. kaizu. Bada izari bat orotan. Kabalek badakite gizonak baino hobeki beren indarren izaria, eta ez dute gainditzen. Izarian egina. Izari gabe handitua. Izaria hartu. || Zuhurki eta izarian. || Esr. zah.: Nolako izari, halako sari. Eskerdunari mukuru izari.

izariko adj. Ipar. Neurrikoa. Zangoei eman izariko zapatak. Izariko zetabea emaguzu, Jainko maitea.

izariz adb. Ipar. Neurriz. Izariz mintzatzea beti hobe duzu.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper