Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=itsutu sarrera bakarrean aurkitu da.

itsutu, itsu/itsutu, itsutzen

1 da/du ad. Ikusmenaz gabetua utzi edo gertatu, itsu bihurtu. Hainbeste irakurriz, ia itsutu da. Burdina gori batez itsutu zuten. Keak itsutua. Egunaren argiak hontza itsutzen du. Zapi batez dizkiote bere begiak itsutu.

2 da/du ad. Adimenaz edo zentzuaz gabetu. Jainkoak adimena itsutu zion. Maitasunak itsutua baitago. Gorrotoz itsutua. Nork horrela engainatu eta itsutu zaitu?

3 da ad. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Itsuki zaletu. Leku batzuetan hainbesteraino itsutu direla haragiaren atsegin lizunetara, non (...). Emakume batengana oso itsutua zegoen.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper