Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza iragan bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

iragan1, iragan, iragaten, iraganen/iragango
1 da ad. Igaro. Ik. pasatu. Hemendik iragaten zen, etxera joateko. Iragan nintzen gizon nagiaren landatik eta eroaren mahastitik, eta guztiak ziren elorriz eta belar gaiztoz beteak. Emazte haren aldetik iragan zen. Oihanean gaindi iragan. Haritz adartsu baten azpian iragatean. Baina hitzak laster iragaten eta ahazten dira. Ez du inork iragan den uretik hartzen.
2 du ad. Zerbaitetan barrena alde batetik bestera doan ibilbidea egin. Zubia iragan artean. Luzea zen iragan behar zen bidea. Bi orenen bidea iragateko duzunean, eta oren haietarik bata alferkerian iragan duzunean, zer erremedio zeure bidea mugaz eta ilundu gabe erdiesteko? || Ezpataz bihotza iragan zion.
3 da/du ad. (Denboraz mintzatuz). Bi urte iragan dira bitartean. Biarritzen iragan zuen 1859ko uda. Komentu hartan iragan zituen hamar urte. Labur da bizia; irriz nahi dut iragan, ahal badut, guztia. Ez baitzuen egunik iragan hartaz oroitu gabe. || Iraganak iragan, azken buruan nolakoak garen behatzen du Jainkoak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Denbora iragana berreskuratzeko.
4 Urteez, hilabeteez, egunez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri dena. (Partizipio burutuan). Ik. joan den. Iragan egunean, astean, urtean. Iragan astelehen arratsaldean.
5 du ad. Igaro, jasan. Ik. pairatu. Gurutzean iragan zuen heriotza santua. Ezin esanezko nekeak iraganik.
6 du ad. Muga jakin bat baino harago joan. Xedea eta marra iragan gabe. Eriak ez du gaua iraganen. Baditu hirurogei urte iraganak.
7 da ad. Gertatu. Horrelakoak iragaten dira horrelakoen artean.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Diragan artean, ez denboragatik gaitzik esan. Ibia duenak iragan, daki osina zein den barren.
iragan2
1 iz. Igaro den denbora. Iragana eta etorkizuna ez dira gure. Iraganeko hutsak, iraganean egin zenituen bekatuak. Iraganak iragan, azken buruan nolakoak garen behatzen du Jainkoak.
2 iz. hizkl. Lehenaldia, iraganaldia. Aditzean, adizkien forma kontuan harturik, oraina eta iragana bereizten dira: da/zen.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.