Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza ibili bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

ibili1, ibil, ibiltzen
1 da ad. Gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitu. Oinez ibili. Herrestaka ibili. Zutik ibili ezinik. Jaiki hadi eta ibil hadi.
2 da ad. Toki batetik beste batera higitu. Euskal Herri osoan barrena ibili ondoan. Ezagutaraz iezaguzu ibili behar garen bidea. Abiatu garen bidetik ibili nahi genuke. Aurrera eta atzera ibili. Batera eta bestera ibili gabe. Nondik nora ibili haiz? Etxetik lantegira eta lantegitik etxera ibili. Ni ere Ameriketan ibilia naiz. Airean dabiltzan hegaztiak. Eguzkia egunero badabil bere bidean. Zaldiz ibili. Itsasoz ibili. Itsasoan dabiltzan denboran. Ihesi ibili. Beribil asko dabil errepide honetan. Ordura arte ongi ibili zen ontzia portuan sartzean galdu zen. Oso laster dabilen ibilgailua. Anitz esamesa zebilen haren gainean. Gauaz ibiltzen dena. Lagun onekin ibili. Ongi ibili!
3 du ad. Korritu. Berriz ibili behar ez ditugun bideak. Kalbarioko mendira igotzeko, Jerusalem guztia ibili behar zen.
4 da ad. Aritu, jardun, bereziki higituz. Beti borrokan ibili gabe. Pilotan ibili. Saltsa horietan ibili garen gehienok. Atez ate eskean dabilena bezala. Ez gara alferretan ibili, gurea atera dugu. Zer(tan) zabiltza? Zure bila nenbilen ni. Mendeku bila ez ibiltzea. Eror eta jaiki dabiltza. Zirenak eta ez zirenak eralgitzen ibili da. Lanpeturik dabil. Kontuz ibiltzeko esan zion. Argi ibil hadi! Oker zabiltza. Larri ibili zen bolada batean. Alfer-alferrik dabiltza. Eleberri bat egitekotan omen zebilen. Gerorik gerora ibili naiz.
5 da ad. Aritu, jardun. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen predikatu-osagarri batekin). (Dagokion predikatu-osagarriak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Ik. joan1 3; egon1 3. Kapilau ibili zen. Bi apaizgaiak elkarrekin ibili ziren soldadu. Behin ere aprendiz ibili gabe ofizioa ikasi.
6 da ad. Izan, egon. (Kopurua adierazten duen adizlagun batekin edo zenbatzaile zehaztugabe batekin). Lapur ugari dabil azken bolada honetan. Onen artean gaizto asko dabil. Janariak badabiltza mahaian nasai eta ausarki.
7 da ad. (Haizeaz mintzatuz). Haizea dabil. Haize handia zebilen egun hartan.
8 da ad. Norbaitekin harremanak izan. Askorekin ibili ondoren, neskazahar gelditu da.
9 da ad. Funtzionatu. Erloju hori ez dabil.
10 du ad. Erabili. Oinetakorik ez zuten ibiltzen.

Esaera zaharrak

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen. Jakitunen artean dabilena, jakitun. Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin.
ibili2
iz. Ibilera. San Pauloren ibiliak. Etxetik lanerako eta lanetik etxerako ibilietan.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.