Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=horma 3 sarreratan aurkitu da.

horma1

iz. Izotza. Ik. lei; jela. Elurra edo horma izanagatik, joan ginen. Euriak eta hormak arraildua. Martxoko hormak galduko duen lore goiztiarra. || Horma beltzak jo eta zeharo usteldu ditu arbiak. || Itsasontzi horma-hauslea. || Irud. Urtaraz ezazu gure bihotzetako horma.

horma2

iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

horma belar, horma-belar Landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis). Ik. odol belar; pareta belar. Biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.

horma-biko Pilota-jokoan, pilotak ezkerreko horma eta frontisa jotzea. Aurretik jarri zen, horma-biko bati, sake on bati eta dejada bati esker.

horma bular, horma-bular Horma bati, euskarritzat, itsasten zaion pilarea edo arkua. Ik. ostiko2. Aurreko aldetik horma-bularrak altxatuko dira paretarekin batera.

horma irudi, horma-irudi Horma batean itsasten edo marrazten den irudi handia. Leihatilaren gainean filmaren horma-irudi handi bat zegoen. Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartoi mehe batean ipiniz, horma-irudi dotorea osa dezakezu. Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.

horma lehor Zatiak kareorez itsatsi gabe egiten den horma. Baserrietan, soroetako mugak, horma lehorra.

horma pintura, horma-pintura Horma batean eginiko pintura-lana; era horretan margotzeko artea. Ponpeian eta Herkulanon aurkitutako horma-pinturak. Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

sugandila

iz. Muskerraren itxurako narrastia, hura baino txikiagoa eta eskuarki arrea (Podarcis sp.). Sugandila, euli ehizan. Sugandila bezala zuloetan sartzen.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper