Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hesi 2 sarreratan aurkitu da.

hesi

1 iz. Lur eremu bat ixten edo babesten duen, edo norabaiteko igarobidea galarazten duen eragozgarria, berez landarez, laharrez edo oholez egina. Hesia(k) egin, ipini. Hesia(k) hautsi, urratu, erori, kendu. Bi alorrak bereizten dituen hesian. Hesiz inguratu. Ihizko hesia. Horma luzeak hesi dituelarik. Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia (esr. zah.).

2 iz. Irud. Nolabaiteko hesiak jarri beharko dizkiogu gure hiztegiari. Itsasoaren hesi handia. Gorrotozko hesi bat jarri dute euren artean. Bihotzeko gurari gaiztoei hesia ipintzeko.

3 iz. Gurdiari, garraiatzen duena eror ez dadin, alboetara ezartzen zaizkion oholak. Ik. kartola 2.

4 iz. Kirol. Zenbait lasterketatan, zaldiek edo lasterkariek gainetik igaro behar duten hesi modukoa. Zilarrezko domina lortu du 80 metroko hesi lasterketan.

5 iz. Kirol. Hainbat talde kiroletan, jaurtiketa libreetan, baloiari oztopo egiteko, jokalariek beren atearen aurrean eratzen duten ilara. Sousaren jaurtiketak hesia jo zuen.

burdina

1 iz. Metal grisa, 1.535 °C-tan urtzen dena, gogorra eta, gori dagoenean, lantzen erraza, industrian gehien erabili ohi dena (Fe; zenbaki atomikoa, 56). Burdina sutegian gorritu, goritu. Burdina lantzen. Burdina urtu. Burdina ingudean jo. Burdinazko kakoak. Burdinazko kaiola batean. Burdin mea. Burdin arotza. Burdin lanak. Burdin lantegia. Burdina goriz erre. Balizko olak burdinarik ez (esr. zah.).

2 iz. Burdinazko gauzakia. Sutan goritutako burdina bat. Talo burdina.

3 iz. pl. Kateak, girgiluak. Burdinetan zeukaten gaiztagina.

Burdin Aro Historiaurreko aroa, burdinaren erabilera zabaldu zena, eta Brontze Aroaren eta Antzinaroaren artean dagoena.

burdin barra Burdinazko barra. Burdin barrak ezarri zituzten leihoetan. Burdin barra mehe bat zuen eskuetan.

burdin hari Burdinaz egindako haria. Ik. alanbre. Burdin harizko sarez hesitua.

burdin harri g.er. Burdin mea.

burdin hesi Burdin barraz eginiko itxitura edo hesia. Hilerriaren burdin hesi beltzak ageri ziren. Sarrerako burdin hesiak kirrinka egin zuen. Biok negarrez, eta burdin hesia bion artean.

burdin salda Burdina urtua.

burdin sarde Burdinazko sardea. Askok ez zuten armatzat, burdin sarde, aihotz, gerren edo lantza herdoildurik baizik.

burdin sare Metalezko hari, alanbre edo barraz eratutako sarea. Burdin sarez itxia.

burdin ur Ipar. Burdina duen ura, metal ura. Ik. burdintsu.

burdin ziri Burdinazko ziria. Arbolari burdin ziri batzuk sartuaz. Aldare aitzina hetsia da burdin ziri gora batzuez. Aizkora, trontza-zerra eta burdin ziria.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper